jueves, 14 de junio de 2018

ENGLISH DAYS


Orain dela aste batzuk, Jado Ikastetxean, English Days ospatu genituen eta hementxe duzue gure ikasleek antzeztutako abestiak!

jueves, 19 de abril de 2018

HAKUNA MATATA

Kaixo Lagunak:


Aurreko hilabetetan "HAKUNA MATATA" proiektuarekin lanean ibili ginen. Moli, gure maskota, Keniatik etorri zen eta han ikusitako animali, landare eta kultura desberdinei buruz aritu gara. 

Azkenengo egunean, Maisaien olinpiadetan parte hartu genuen, horretarako, etxetiko ekarritako oihal koloretsuak eta gelan egindako lepokoak eta apaingarriak jantzi genituen. 

Hurrengo argazkietan ikus dezakezue zelako egun zoragarria pasa genuen! 











jueves, 1 de marzo de 2018

Kaixo lagunak! 

Hemen gaude berriro URTARRILEAN eta OTSAILAN egindako ekintzak zuei aurkezteko:

BAKEAREN EGUNA: Bakea lortzeko osagaiak lapikoan kokatu genituen (muxuak eman, lagunak izan, besteei entzun, errespetua, maitasuna...)



SANTA AGEDA



ZINEMA GELAN: Olentzerok gutun bat idatzi zigun oso zintzoak izan ginelako eta gure geletan euskara entzuten zelako. Horregatik ZINEMALDIA izan genuen ostiral arratsaldean eta BALLERINA filma ikusi genuen elkarrekin, krispetak eta guzti!!



INAUTERIAK



martes, 12 de diciembre de 2017

LEHENENGO EBALUAKETAKO EKINTZAK

ARRATSALDE ON!🙋

HONA HEMEN ORAIN ARTE EGIN DITUGUN EKINTZAK ETA HORIEN INGURUKO AZALPENA:

JAPONIAREN PROIEKTUA: MOLI JAPONETIK ETORRI ZEN ETA HERRI HORREN INGURUAN GAUZA ASKO IKASI GENITUEN: janzkera, hizkuntza, gastronomia, kultura, aisialdia...
PROIEKTUAREN AZKEN EGUNEAN SUSHIAREN ZEREMONIA POLIT-POLIT BAT EGIN GENUEN, JAPONIARRAK BIHURTU GINEN!!






UMEEN ESKUBIDEEN EGUNA: UMEEN ESKUBIDEAK OSPATZEKO, SUPERHEROIEN MOZORROAREKIN ETORRI GINEN ESKOLARA ETA GERO, PATIOAN EKITALDI BATEAN PARTE HARTU GENUEN. BAKOITZAK BERE JANTZIA EGIN ZUEN ETXEAN TOPATUTAKO MATERIALAREKIN. ZELAKO ARTISTAK!






INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA: 




⏩ EUSKAL ASTEA: JADOTXOK ESAN ZIGUN ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN EGUNA IZANGO ZELA, HORREGATIK, ASTE OSOAN ZEHAR EUSKARAREN INGURUKO EKINTZA DESBERDINAK BURUTU GENITUEN: euskara bultzatzeko leloak, pasabideak apaindu, euskal mitologia landu, abestiak, herri kirolak... HONEKIN BATERA, ABENDUAREN 1EAN GURE EUSKAL JAIA OSPATU GENUEN ESKOLAKO FAMILIEKIN BATERA.

JADOTXO OSO POZIK JARRI ZEN GURE IKASTETXEAN EUSKARA LEKU GUZTIETATIK ENTZUN ZUELAKO!





(Argazki gehiaho ikusi nahi badituzue, INTRANETEN bidez eskuragarri izango dituzue)

💓ESKERRIK ASKO💓

GOGORATU!! AHOA BIZI, BELARRIAK PREST!! 

HH 4 URTEKOEN AURKEZPENA

KAIXO!! 👋

GU JADO IKASTETXEKO HAUR HEZKUNTZAKO 4 URTEKO IKASLEAK GARA, ONGI ETORRI GURE BLOGARA.💕



💚 HH4B💙


💛HH4A💜

HEMEN IKASTURTEAN ZEHAR EGITEN DITUGUN EKINTZAK ETA HAUEN ARGAZKIAK AURKITUKO DITUZUE, BERAZ...


....HILERO HEMENDIK PASATZEA GOMENDATZEN DIZUEGU!!👀👀

👄ESKERRIK ASKO ETA HURRENGORA ARTE!!👄

lunes, 27 de marzo de 2017

ENGLISH DAYS at Jado Ikastetxea!

Our 3 year old kids performed this dance last week. Beauty and the Beast was the name of the project and here we can see them having a great time! Enjoy!

Gure hiru urteko umeek dantza hau egin zuten joan den astean. "Beauty and the Beast" proiektuaren izena zen eta hementxe ikus ditzakegu primeran pasatzen! Gozatu!

Nuestros niños de tres años hicieron este baile la semana pasada. "Beauty and the Beast" era el nombre del proyecto, ¡y aquí les vemos pasándoselo en grande! ¡Disfrutad!


viernes, 17 de marzo de 2017

TXANGOA AQUARIUMERA

MARTXOAREN 10EAN  BIGARREN HIRUHILEKOKO TXANGOA IZAN GENUEN. ORAINGO HONETAN, GETXO AQUARIUMERA JOAN GINEN ARRAINAK ETA ITSASOAN BIZI DIREN ANIMALIA ETA LANDARE ASKO EZAGUTU ETA IKUSTERA. 
ASKO GUSTATU ZITZAIGUN AQUARIUMA ETA GAUZA BERRIAK IKASTEA!